|
ESKERRONAK
|
Honen bidez, ELAI ALAI KULTUR ELKARTEAk eskerronik beroena agertu nahi die PORTUGALETEko III. FOLKLORE AZOKAn parte hartu duten guztiei, laguntzaile, babesle, erakusketari, komunikabide, bisitari eta azokara etorri diren guzti-guztiei, eurak barik ezinezkoa izango zen eta aurtengo azoka. |
|
|
|
Beste behin ere, eguraldiak ez digu mesede handirik egin, baina, hala eta guztiz ere, ELAI ALAI KULTUR ELKARTEAK oso positibotzat jotzen du Azokara hurbildu diren lagun guztien bisita eta interesa, hala erakusketak zein erakustokiak ikustera etorritakoena, nola egitarauko lantegi, emanaldi eta kontzertuetara parte hartzen zein gozatzen etorri direnena ere. |
|
|
|
Askok eta askok lan egiten dute, isil-isilka eta izen-abizenik agertu barik, herri kulturaren alde, bai Euskal Herrian, bai beste herrietan ere, eta lagun horien guztien lan eskerga dela eta, zutik dirau gure herrien eta kulturen iragana eta etorkizuna lotzen dituen zubiak. |
|
|
|
Aurtengo azokaren aurkezpenean adierazi genuen legez, ekimen honen bidez lagun horien lanaren berri zabaldu nahi genuen jendartera, baina, aldi berean, jakintzaren eta eskarmentuaren trukagune ere bilakatu nahi genuen azoka, guztiontzako aberasgarri eta erakargarri izateko, folklorea bera —baita geure burua ere— biziberritzen lagunduko digulakoan. |
|
|
|
Balorazioa egin ostean, ziur gaude bete-beterik dugula aurtengo azoka abian jarri genueneko helburua, eta, hasieran agertu dugun bezala, ezin dugu aipatu gabe utzi geure ustez horren guztiaren arrazoi nagusia: geure artean izan ditugun laguntzaile, babesle, erakusketari, bisitari eta parte hartu duten guztien lana, laguntza eta interesa. |
|
|
|
Horregatik, eskerrik beroena guztioi. |
|
|
|
Gaizka Benguria Arrate |
|
Elai Alai Kultur Elkarteko burua | |